Aurkitutako azoka kopurua: 4540 emaitzetako orri ikusgaiGuztiak ikusiOrrialde ikusgai 1-tik 2-ra

1 2
Lekua
  
ARABA
Urtarrila
19  Amurrio
Igandea, urtarrilak 19
NEKAZARITZA.
Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Txerrikien enkantea.
Antolatzailea: San Antonen Adiskideen Elkartea eta Amurrioko Udala

Otsaila
1  Laudio
Larunbata, otsailak 1. San Blas
TXERRIARI BURUZKO MONOGRAFIKOA. NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA.
San Blas. Txerria erre eta garbitu. Produktuen erakusketa eta salmenta. Odolkiak egitea. Txarripata sukaldaritza lehiaketa. Dantzak. Erromeria.
Antolatzailea: Laudioko Kukutxe San Blas Feria Elkartea.

8  Lapuebla de Labarca
Larunbata, otsailak 8
NEKAZARITZA.
Uztaberri Eguna. Uzta berria aurkeztea. Bisitaldi gidatuak upeltegietara. Ardoaren inguruko produktuak erakutsi eta dastatzea. Mahastiko lanak, lehengoak eta oraingoak.
Antolatzailea: Lapuebla de Labarcako Udala.

2  Rivabellosa
Igandea, otsailak 2
BOILURRAREN AZOKA.
V. Boilurraren merkatua eta harekin eskuz egindako produktuak. Sukaldea zuzenean eta lehiaketak.
Antolatzailea: Erriberabeitiko Udala

2  Dulantzi
Igandea, otsailak 2
ESKULANGINTZA ETA GASTRONOMIKOA.
San Blas azoka. Eskuz egindako produktuen eta elikagaien erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Alegria-Dulantziko Udala

Martxoa
28  Vitoria-Gasteiz (Urrezko Zeledoien plaza, Correos parean)
Larunbata, martxoak 28
XXI. NEKAZARITZAKO AZOKA GARDENA.
Arabako baserrietako produktuen salmenta zuzena. Protagonista: arabako patata. Garaiko produktuen dastaketa, produktuak nola egiten diren erakusketa eta haurrentzako tailerrak.
Antolatzailea: UAGA eta AGA Kooperatiba-sozietatea.

22  Moreda Araba
Igandea, martxoak 22
NEKAZARITZA ETA GASTRONOMIKOA
Arabako Oliba Olioaren IX. Jaialdia. Inguruko olibondo eta olioaren mundua ezagutzeko aukera paregabea.
Antolatzailea: Moreda Arabako Udala.

22  Okondo
Igandea, martxoak 22
NEKAZARITZA.
XXIII. Baserri Azoka. Nekazaritza, abeltzaintza eta artisautza produktuak erakustea.
Antolatzailea: Okondoko Udala.

Apirila
18  Zieko
Larunbata, apirilak 18
LORE ETA ORTUAREN AZOKA.
IX. erakusketa eta salmenta azoka: landareak, barazkiak, kontserbak, apaingarriak, lorategirako eta baratzerako makinak.
Antolatzailea: Ziekoko Udala.

3  Laudio
Dolumin ostirala, apirilak 3
ABELTZAINTZA.
Produktuen erakusketa eta salmenta. Behi, ardi, zaldi eta ahuntz azienden erakusketa. Idi probak.
Antolatzailea: Aberedunak Abeltzain Elkartea (Laudio) eta Laudioko Udala.

Maiatza
24  Amurrio
Igandea, maiatzak 24
TXAKOLIN EGUNA.
Arabako txakolinaren, pintxoen eta anoen dastaketa, erakusketa eta salmenta. Eskuz egindako produktuen erakusketa eta salmenta. Arabako Txakoli garrafaren lehiaketa.
Antolatzailea: Arabako Txakolina Elkartea, Amurrio Bidean eta Amurrioko Udala.

16  Lapuebla de Labarca (Plazan)
Larunbata, maiatzak 16
NEKAZARITZA.
Lapuebla de Labarcako Ardoaren Ikur nagusia. Bertako upategien standak. Janaria eta musika egun guztian. Batelak, Euskadiko arraun-elkarteak Ebro ibaian.
Antolatzailea: Lapuebla de Labarcako Udala.

15  Arespalditza
Ostirala, maiatzak 15. San Isidro
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ESKULANGINTZA.
Pirinioetako Behi Aziendaren Arabako VI. Lehiaketa. Ardi, ahuntz, asto eta zaldi erakusketa. Nekazaritza eta artisautza produktu eta makinen erakusketa eta salmenta. Bertako produktuen dastaketa; gazta eta txakolina.
Antolatzailea: Aiarako Udala.

3  Navaridas
Igandea, maiatzak 3
ENOLOGIKOA.
Ardoaren VIII. Azoka Historikoa. Munduko ardoaren historia ezagutarazteko eta Arabako Errioxako ardoaren garrantzia nabarmentzeko feria. Ardoaren eta bertako produktuen dastatzea.
Antolatzailea: Nabaridasko Udala.

17  Antoñana
Igandea, maiatzak 17
UDABERRIKO XXVI. AZOKA.
Ezti lehiaketa, dastatzea eta salmenta, eta artisautza-lanak saltzea. Artisautza erakusketa.
Antolatzailea: Antoñanako Administrazio Batzordea.

16  Aramaio (Bixente Goikoetxea plazan)
Larunbata, maiatzak 16
NEKAZARITZA.
VIII. Lorabarri Azoka. Aramaioko produktuen azoka: barazkiak, ogia, eztia, gazta, etab. Horrez gain, Euskal Herriko ekoizle ekologikoek parte hartzen dute: ardoa, olioa, pasta, mermeladak, etab.
Antolatzailea: Aramailur Kontsumo Elkartea.

10  Kuartango
Igandea, maiatzak 10
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA.
Perretxiko eta terreña arrazako azienden XVIII. azoka. Inguruko perretxikoak saltzea. Eskuz egindako produktuen erakusketa eta salmenta. Terreña arrazako aziendaren monografikoa eta erakusketa. Elikagaiak dastatzea.
Antolatzailea: Kuartangoko Udala, Kuartangokoak gizarte eta kultur elkartea, Añanako Landa Garapenaren Elkartea.

Ekaina
28  Ondategi (Sarragoko landa)
Igandea, ekainak 28
ZALDIAREN AZOKA.
Gorbeia inguruko zaldien XXV. erakustaldia. Behi, zaldi, ardi eta ahuntz aziendaren erakusketa. Artisautza eta nekazaritza produktuak.
Antolatzailea: Zigoitiko Udala.

7  Baranbio (Garrastatxu)
Igandea, ekainak 7
ABELTZAINTZA ETA ESKULANGINTZA.
XXIII. Ahuntz Eguna. Euskal Herriko Ahuntz Txapelketa. Artisau erakusketa.
Antolatzailea: Baranbioko Administrazio Batzordea.

20  Bastida
Larunbata, ekainak 20, eta igandea, ekainak 21
UPELTEGIAK KALEAN.
Bastida herriko ardo guztien dastatze eta salmenta; txartela eta kopa erostearen truke, euren ardoak dastatzeko aukera izango da.
Antolatzailea: Bastidako Udala.

Uztaila
25  Vitoria-Gasteiz (Campus UPV/EHU, René Cassin kalea)
Larunbata, uztailak 25. Santiago
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA.
Herriko nekazaritza produktuen erakusketa eta salmenta. Ganaduaren eta makinen erakusketa.
Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia.

5  Vitoria-Gasteiz (San Frantzisko aldapa)
Larunbata, uztailak 25.
NEKAZARITZA.
Baratxuri azoka Blusa eta Neskaren Egunean: baratxuri erakusketa eta salmenta San Frantzisko aldapan eta inguruan.
Antolatzailea: Gasteizko Udala.

4  Okondo
Larunbata, uztailak 4
TXAKOLIN JAIA.
Txakolinaren XII. jaia. Arabako Txakolina jatorri izena duen txakolinaren erakusketa eta dastaketa.
Antolatzailea: Okondoko Udala eta Arabako Txakolina Elkartea.

Abuztua
5  Vitoria-Gasteiz (Loma Jeneralaren plaza)
Asteazkenetik, abuztuak 5, larunbatera, abuztuak 8
ARTISAUTZA ETA NEKAZARITZAKO ELIKAGAIAK.
Andre Mari Zuriko azoka. Artisautza eta elikadura produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Vital Fundazioa.

29  Pipaon
Larunbata, abuztuak 29
ESKULANGINTZA.
Etnografia biziko museoa. Artisautza produktuak nola egiten diren erakutsiko dute: segan aritzea, xaboia egitea, ogia egitea…
Antolatzailea: Usatxi Kultura Elkartea.

16  Amurrio
Igandea, abuztuak 16
ABELTZAINTZA.
Ganaduaren erakusketa.
Antolatzailea: Amurrioko Udala

14  Amurrio
Ostirala, abuztuak 14
NEKAZARITZA.
Nekazaritza lehiaketa. Produktu hauen erakusketa eta salmenta: barazkiak eta frutak, gazta, txakolina eta eztia.
Antolatzailea: Amurrioko Udala.

28  Laudio
Ostirala, abuztuak 28
BASERRITARRAREN EGUNA
Produktuen erakusketa eta salmenta San Roque jaietan. Ardi txakurren lehiaketa.
Antolatzailea: Laudioko Udala eta Arabako Artzain Txakurraren Aldeko Elkartea (ARATE).

15  Araia
Larunbata, abuztuak 15
ESKULANGINTZA.
Artzain Eguna. Gaztaren, eskulangintzako produktuen eta produktu ekologikoen erakusketa eta salmenta. Idiazabal gaztaren XVI. lehiaketa. Artzain txakurren Arabako txapelketa.
Antolatzailea: AUZOLAN Elkartea.

Iraila
12  Vitoria-Gasteiz (Urrezko Zeledoien plaza, Correos parean)
Larunbata, irailak 12
XXII. NEKAZARITZAKO AZOKA GARDENA.
Arabako baserrietako produktuen salmenta zuzena. Protagonista: Arabako ortua. Garaiko produktuen dastaketa, produktuak nola egiten diren erakusketa eta haurrentzako tailerrak.
Antolatzailea: UAGA eta AGA Kooperatiba-Sozietatea.

20  Amurrio
Igandea, irailak 20
ARTZAIN EGUNA
Ardi aziendaren lehiaketa. Baserriko produktuen eta artzaintzako lanabesen erakusketa eta salmenta. Ardi txakurren lehiaketa. Ardi haragia dastatzea eta gazta lehiaketa.
Antolatzailea: Amurrioko Udala.

6  Angosto Santutegia
Igandea, irailak 6
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ESKULANGINTZA
XXIX. azoka. Aziendaren eta nekazaritzako makinen erakusketa. Nekazaritza eta artisautza produktuen salmenta. Tailer tematikoak eta herri dastaketa.
Antolatzailea: Añanako Landa Garapenaren Elkartea.

Urria
6  Agurain / Salvatierra
Asteartea, urriak 6
ABELTZAINTZA.
DCXXV. azoka. Euskal Herriko Mendi Zaldiaren XIII. lehiaketa. Artzain Gaztaren XXXIV. Lehiaketa. Behien, ardien eta makinen erakusketa, artisautzako, gastronomiako eta Euskal Herriko bestelako produktuen salmenta.
Antolatzailea: Aguraingo Udala eta Arabako Foru Aldundia.

28  DURRUMA
Igandea, urriak 25
VII LAUTADA EGUNA.
Eskualdeko ekoizleen, artisauen eta artisten topaketa.
Antolatzailea: LAUTADA Landa Garapenerako Elkartea.

4  Laudio
Igandea, urriak 4
SAGARRARI BURUZKO MONOGRAFIKOA.
Sagarra eskuz eta makinaz zatitzea, prentsatzea, zukua ateratzea eta dastatzea. Sagarrarekin erlazionatutako beste jarduera batzuk. Produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Laudioko Kukutxe San Blas Feria Elkartea.

18  VILLABUENA DE VALDEGOVÍA
Igandea, urriak 18
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA. GOBIARANEKO PATATA AZOKA.
XXIX. azoka. Bertako patata moten erakusketa eta salmenta. Patatan oinarritutako dastatze gastronomikoa. Artisau azoka. Añanako ekoizleen merkatua. Herri kirolak. Artzain txakurraren lanaren erakustaldia.
Antolatzailea: Gaubeako Udala.

11  Pobes
Igandea, urriak 11
ARABAKO BABARRUN PINTOAREN ETA LEKALEEN AZOKA.
XXVI. azoka. Artisau produktuen dastaketa, erakusketa eta salmenta. Abeltzaintzako feria eta makina erakusketa. Irrintzien lehiaketa.
Antolatzailea: Erriberagoitiko Udala.

31  Aramaio
Larunbata, urriak 31
NEKAZARITZA, ESKULANGINTZA ETA ABELTZAINTZA.
Erretirodunaren eguna. Nekazaritzako eta eskulangintzako produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Aramaioko Udala.

4  Murgia
Igandea, urriak 4
ABELTZAINTZA.
Ganaduaren erakusketa. Eskualdeko produktuak. Haraneko produktuen dastaketa.
Antolatzailea: Zuiako Udala.

25  Izarra
Igandea, urriak 25
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA.
Urkabustaizko XI. Azoka. Behi, zaldi, ardi eta ahuntz aziendaren erakusketa. Artisautza eta nekazaritza produktuak.
Antolatzailea: Urkabustaizko Udala.


1 2