Euskadiko Azokak 2020 PDF

Gida honen bidez, 2020 urterako Euskadiko nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako Azokei buruzko informazioa helarazi nahi dizugu.

Landa ingurunearen eta hiri ingurunearen arteko topagune horietara joan ahal izateko aukera paregabea. Gure baserrietako animaliak eta landareak ikusi ahal izango ditugu, gure baserritarrek ekoitzitako kalitateko elikagaiak dastatu, erromerietako jai-giroaz gozatu edo gure artisauek eskuekin nola lan egiten duten ikusi... Sentsazio horien guztien bidez gure jatorrietara hurbiltzeko aukera izango dugu eta ikusiko dugu zorionekoak garela nekazaritzako eta itsasertzeko ingurune bizia eta iraunkorra izateagatik.

Zatoz eta goza ezazu gure azoketan!

Informazio hau hemen ere badago.
www.euskadi.net/elikagaiensustapena

Zuzenketak

  • Gamiz-Fikako Nekazaritza eta Artisau azokaren XIX. edizioa maiatzaren 31n egingo da, eta ez ekainaren 31n, gidan gaizki agertzen den bezala.
  • Urriaren 3 eta 4an "Kantauri Fest" arrantza azoka Zierbena-n egingo da, eta ez Abanto-Zierbena-n, gidan gaizki agertzen den bezala.